Zer gara?

  • Gizarte ekimenezko kooperatiba bat gara. Artea, kultura eta gizarte ekintzaren bidez inguruko beharrei eta behardunei erantzuteko kezka eta konpromisoa dugu.
  • Irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat gara. Gizakia eta gizartearen beharrak eta garapena ditugu helburu nagusitzat.
  • Komunitateko partaide guztien giza eta kultur hazkuntza garatu nahi ditugu.
  • Gizaki bakoitzak bere irizpide propioa edukitzea, eta gizartean integraturik gizarteari laguntzea da gure erronka.

dar-dar produkzioak zerbitzu publikoa eskaintzeko nahia argia duen gizarte ekimenezko kooperatiba bat da.

Zer da UTOPIA?

UTOPIA hitzean gure proiektu guztiak biltzen dira. Gaurko utopiak biharko errealitate izatea baitugu helburu. Gure proiektu orokorraren izena eta norabidea izateaz gain, eremu pribatutik ekarpen ekonomikoak bideratzeko sortu dugun baliabidea da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gure UTOPIA proiektu orokorra patrozinio eta mezenasgoko lehentasuneko jarduera bezala izendatu du. Honi esker, eragile pribatuen artean diru-iturriak bila ditzakegu zerga onura interesgarriak eskainiz zerga aitorpena egiteko garaian.

Honela, gure proiektuak ekonomikoki bideragarriak eta jasangarriak izan daitezen bilatzen dugu.

Gure lanarekin errealitatea eta mundua aldatzen ahalegintzen gara, argi baitugu hobeak izan daitezkeela.

UTOPIA proiektuak, gurekin elkarlanean, mundua aldatzen laguntzeko aukera ematen dizu.

Informazio gehiagorako, gurekin jar zaitezkete harremanetan.

Proiektuak

Oinarri teoriko sendo batetik abiatuz, artea, gizarte ekintza eta kultura uztartzen dituen proiektu integralak, horizontalak eta zeharkatzaileak sortzen eta garatzen hari gara herri desberdinetan.

  • "Kultur Aniztasunaren bidetik integrazioa lantzen".
  • "Giza Eskubideak Herrira".

Proiektu hauetarako diru laguntza eskaerak sortu eta kudeatzeaz gain, UTOPIA proiektu orokorraren bidez, eragile pribatuen artean diru-iturriak bilatzen ditugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, gure UTOPIA proiektua, patrozinio eta mezenasgoko lehentasuneko jarduera bezala izendatu du.

"Kultur Aniztasunaren bidetik integrazioa lantzen".

Proiektu honen ardatza kultura desberdinetan jaiotako pertsonen artean topaguneak eta komunikazioa sortzea da, herrietan daukagun kultur aniztasuna azalera ateratzeko asmoz. Eta arazoa izan daitekeena aukera bihurtzea dugu helburu. Elkar ezagutzaren eta onarpenaren bidez, integrazioa eta kohesio soziala bermatu nahi ditugu.

Kultur Aniztasunaren inguruko sentsibilizazio proiektu bat da.

"Giza Eskubideak Herrira"

Giza Eskubide guztiak eta hauen urraketak dira sentsibilizazio proiektu honen helburua.

Gainera, urraketa hauekin sortzen diren biolentzia mota desberdinak (Biolentzia Zuzena, Biolentzia Estrukturala, Biolentzia Kulturala) aztertu eta azaleratzeko helburua dugu, arreta berezia eskainiaz Biolentzia Estrukturalari.

Proiektu hau Giza Eskubideen ikuspegi global batetik abiatuko da.

Globaletik/Lokalera eta Abstraktutik/konkretura joateko filosofia izango du.

Ekimen hauek integralak, horizontalak eta zeharkatzaileak dira bere izpirituan:

  • Integralak: garatzen ari garen herrietako biztanleria bere osotasunean dutelako helburu. Adin txikikoentzat, nerabeentzat, gazteentzat, helduentzat eta 3. adineko pertsonentzako ekintzak, jarduerak edo programak sortzea baitute helburu.
  • Horizontalak: udalerrietako herri ekintzan lanean ari diren eragileekin eta elkarteekin, elkarlana eta dinamizazioa sustatzea baitute helburu.
  • Zeharkatzaileak: herrietako gizartea eta bizitza soziokulturala zeharkatzea baitute helburu.

Proiektu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso dute.

Informazio gehiagorako gurekin jar zaitezkete harremanetan.

Antzerki ikuskizunak

Une honetan, Eta zer?II eta Etzi ikuskizunak ari gara banatzen eta antzezten.

Eta zer? II

Alt y ¿Eta zer?
PDF

Ikastetxeetara bideratuak

Babel: munduko ipuinak, munduko kulturak.

Erakusketa honen helburua ikusleei, haur eta helduei, munduko beste kultura batzuk hurbiltzea da. Honela, beste kultura batzuetako pertsonekin elkarbizitzen ikas dezagun eta era natural batean, haien kultura baloratu dezagun.

E.A.E.-n gaur egun bizi diren kulturen arteko integrazioa, berdintasuna, eta tolerantzia bultzatzea du helburua.

Marrazketa eta irakurketa txokoekin haurren partaidetza aktiboa bilatzen dugu.

Erakusketa honek, liburu bilduma interesgarri bat darama.

Gainera Livingstone aitonaren bakarrizketa antzeztu baten bidez, kultura hauetako musika, ipuin, etab.-ez goza genezake.

PDF

Giza Eskubideak lantzen antzerkiaren laguntzaz.

Ikastetxeei eta irakasleei baliabide edo abiapuntu bat eskaini nahi diegu, ikasturtean zehar giza eskubideen inguruan ikasleekin lan egiteko.

Ekintza honek bi helburu nagusi ditu: ikasleei giza eskubideen manifestuaren existentzia jakinaraztea eta beraien egunerokotasunean gertatzen diren Giza Eskubideen urraketez konturaraztea. Horretarako, "bakarrizketa antzeztuak", ikus-entzunezkoak eta material didaktikoa erabiliko ditugu.

Giza Eskubideak Herrira proiektuaren marko eta substratu teorikoa sortzeari ekin genionean, Johan Galtung soziologoaren teorietan oinarritu ginen. Berak sorturiko Biolentzia Zuzena, Biolentzia Estrukturala eta Biolentzia Kulturala bezalako kontzeptuak ikastetxeetan zabaltzea garrantzitsua iruditzen zaigu.

Genero berdintasuna eta hezkidetza lantzen antzerkiaren laguntaz.

Proiektu honekin ikasgela bereko neska eta mutilen artean talde-lana eta harreman berdintasuna bultzatzeko helburua dugu. Ikastetxeetan hezkidetzan eta genero indarkeriaren prebentzioan lagunduz, indarkeria eta jazarpen sexistari aurre hartzeko asmoz.

Aniztasunean, gizon eta emakumeen eskubide eta aukera berdintasunean oinarritutako elkarbizitza-eredua bultzatu nahi dugu, ikasleei euren harremanak berdintasunean eta errespetuan bizi izaten irakatsiz.

Ipuinak eta ikus entzunezkoak erabiltzen dira ardatz nagusi bezala, zikloka eta gelaka eginez lanketa.

Beste zerbitzuak

  • Ekintza edo gala desberdinetarako enkarguzko ikuskizunak, aurkezpenak... sortzen ditugu.
  • Zuzeneko ikuskizunetarako argiztapen eta soinu zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.
Informazio gehiago

Historia

dar-dar produkzioak 2000. urtean Asier eta Iker Zinkunegi anaiek sortu zuten Legorretan (Gipuzkoa).

Proiektu hau beti izan da bizia eta moldakorra. Hasiera batean antzerki ekoizpenean oinarritu zen gure ekimena eta 8 ikuskizun sortu eta banatu ditugu:

  • Haurrentzat: "Alizia bitxikerien lurraldean", "Pinotxo", "Andersen, ahatetxo itsusia" eta "Egizu lo, Tartalo!"
  • Gazte eta helduentzat: "Gaurko menua" eta "Etzi".
  • Adin guztietako ikusleentzat: "Eta zer?" eta "Eta zer? II".

Gure proiektuaren bilakaerak era natural batean antzerkiaz gain beste kultur proiektu batzuk sortzera eraman gaitu. 2005ean erakusketak sortzen eta banatzen hasi ginen. Gaur arte bi izan dira formatu honetan sorturiko proiektuak.

  • Hans Christian Andersen, idazlearen ipuinen inguruan.
  • Babel: munduko ipuinak, munduko kulturak.

Urte hauetan, ekintza edo gala desberdinetarako enkarguzko ikuskizunak ere sortu ditugu:

  • Kirol Gala 2006 (Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, sala Kursaal Donostia).
  • Giza Eskubideen Gala 2008 (Donostiako Udala, Victoria Eugenia Antzokia).
  • Artea eta Giza eskubideak Haur eta Gazteen XI.ekitaldiaren sari banaketa 2015 (Donostiako Udala).

Azken urte hauetan, gizartean sakonago eragiteko beharrean sentitu gara.

Une honetan, antzerkia eta erakusketez gain, gizarte ekintza eta kultura uztartzen dituen proiektu integralak, horizontalak eta zeharkatzaileak sortzen eta garatzen hari gara herri desberdinetan.

2014/2015: "Kultur aniztasunaren bidetik integrazioa lantzen" proiektua sortu eta garatzen ari gara Legorretan(Gipuzkoa).

2015/2016: "Giza Eskubideak Herrira Ordizia 2015" Ordizian (Gipuzkoa).

Gizakia eta gizartearekiko konpromisoa nabarmena izan da gure ibilbide guztian zehar eta gure proiektu guztietan. Genero berdintasuna, adimen urritasuna duten pertsonen gizarteratzea, desberdin izateko eskubide eta bullying-aren gaia, kultur aniztasuna, etab. Izan dira gure proiektuen ardatza.

Kontaktua

Informazio gehiagorako, gurekin jar zaitezke harremanetan

 

Errepide nazionala 1, 24. 4.b, 20250 Legorreta Gipuzkoa

629 210 952 - 636 916 374

943 806 578

info@dar-dar.eus